2025/05/28
Ibone Bengoetxeak (Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua), Edurne Ormazabalek (Tabakalerako zuzendari nagusia), José Luis Rebordinosek (Donostia Zinemaldiko zuzendaria) eta Joxean Fernándezek (Euskadiko Filmategiko zuzendaria) parte hartzen dute
Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an; hain zuzen, apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara. Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak maiatzaren 1ean Quebecen defendatu zuen hautagaitza, Film Artxiboen Nazioarteko Federazioaren (FIAF) biltzar nagusiaren aurrean.
Hitzaldian bideo bat aurkeztu zuen zeinean Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak, Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak eta Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak parte hartu zuten.
Informazio gehiago, hemen.