Urriko lehen igandean Errebonbilloak izeneko festa ospatzen da Elorrion. Ospakizun honen jatorria militarra da; izan ere, antzina herriek gudan edota defentsan parte hartzen zuten milizietan oinarritutako alarde militarra da. Hala, herriko gazteek osatutako fusilari konpainia goizez eta arratsaldez ateratzen da, eta fusil deskargak egiten dituzten udalerriko zenbait lekutan. Gauean prozesioan ateratzen dira Errosarioko Andra Mariren irudiarekin, eta dantza batekin amaitzen da ospakizuna plaza nagusian.