José Antonio de Aguirre en New York

Hamarraldia: 1940

Urtea

1942

Iraupena

14´

Oharrak

José Antonio Agirreren familiaren baimenari esker erakutsi daitezke irudiok.

Sinopsia

José Antonio Agirrek New Yorken egindako egonaldiaren inguruko dokumental laburra da. Frantzia, Belgika, Alemania, Suedia eta Brasil bezalako herrialdeetan egon ostean iritsi zen Agirre New Yorkera. Behin han ezarritakoan, Agirrek erbesteko jarduneko Eusko Jaurlaritza izendatu zuen; izan ere, Parisko egonaldi laburrean ezin izan zuen halakorik egin, alemanen etorreraren aurrean. Columbiako Unibertsitatean Historia irakasle gisa aritu zen, De Guernica a Nueva York, pasando por Berlín izenburuko liburua idazten zuen bitartean. Film honetan lehendakariaren irudiak ageri dira, bere ikasleekin, familiarekin eta kolaboratzaileekin.

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.