25º Aniversario del Ferrocarril del Urola (Zumárraga-Zumaia). 22 de febrero de 1951.

Hamarraldia: 1950

Zuzendaria

Josmak Reportajes Cinematográficos

Urtea

1951

Iraupena

14´

Oharrak

Filma 2000.urtean zaharberritu zuen Polisistem S.A. Barcelonak, Peio Aldazabalen (Euskadiko Filmategia) gainbegiratze teknikoarekin.

Sinopsia

Urolako trenaren 25. urteurrenaren ospakizun-ekitaldiak ageri dira film honetan. Urolako trenak Zumarraga eta Zumaia arteko ibilbidea burutzen zuen, Urolako bailaran. 1951ko otsailaren 22an, urteurrena ospatzeko, agintariek ibilbide hori egin zuten eta jendea tren geltokietan pilatu zen. Alde batetik, Espainiako lehen tren elektrikoa izan zen Urolako trena, eta bestetik, Euskal Herrian eraiki zen azken trenbidea. 1926ko otsailaren 22an inauguratu zuen Alfonso XIII erregeak eta bere ustiapena bertan behera geratu zen 1986an. Azkenean, bere jarduera behin betiko geratu zen 1988ko otsailaren 2an.

Film honetan Zumaia eta Azpeitia arteko tren ibilbidea azaltzen da. Loiolako Santutegitik pasatzean, Jaume Font y Andreu gotzainak meza ematen du, eta ondoren, agintariekin eta treneko langileekin batera zentral elektrikoa bisitatzen du.

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.