Jazzinemaren hamargarren edizioa ospatzeko, ´The Glenn Miller Story´ -´Música y lágrimas´- (Anthony Mann, 1954), ´Kansas City´ (Robert Altman, 1996), ´Bird´ (Clint Eastwood, 1988) eta ´The Connection´

2026/06/22

Jazzinemaren hamargarren edizioa ospatzeko, ´The Glenn Miller Story´ -´Música y lágrimas´- (Anthony Mann, 1954), ´Kansas City´ (Robert Altman, 1996), ´Bird´ (Clint Eastwood, 1988) eta ´The Connection´

Zikloa Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohizunen emango da, eta saio berezi batean The Last Waltz -El último vals- (Martin Scorsese, 1978) ikusi ahal izango da

Jazzinemaren hamargarren edizioa ospatzeko, zinemaren historiako lau klasiko emango dira: The Glenn Miller StoryMúsica y lágrimas— (Anthony Mann, 1954), Kansas City (Robert Altman, 1996), Bird (Clint Eastwood, 1988) eta The ConnectionLa conexión— (Shirley Clarke, 1961).

Lau filmetako lehena (The Glenn Miller StoryMúsica y lágrimas— (Anthony Mann, 1954) biopic bat da, eta James Stewartek Glenn Millerren papera egiten du, zeina tronboi-jotzaile, moldatzaile eta XX. mendeko swing-orkestra ezagunenetariko bateko zuzendari izan baitzen. Bestalde, Clint Eastwood zinemagileak Charlie Parkerren ibilbidea pantailaratu zuen Bird (1988) filmean; saxofoi altuaren historiako interprete onenetarikotzat eta beboparen aurrekaritzat jotzen da Parker. Drogen eta alkoholaren zuloan nola erori zen ere erakusten du Bird filmak. Artium Museoko emanaldia Alberto Ibarrondo Gasteizko Jazzaldiko zuzendariak aurkeztuko du.

Filmategiaren ziklorik zaharrenean, Kansas City (1996) ikusiko dugu hurrena, Robert Altman Canneseko Zinema Jaialdiko Urrezko Palmarako hautagaien artean sartu zuen filma; jazzaz gainera, mafia eta arrazismoa ere erakusten ditu. Azkenik, The ConnectionLa conexión— (1961) filma berreskuratuko du Jazzinemak, Shirley Clarke zinemagile esperimentalaren lehen film luzea, zeinak hurrengo dosiaren zain dauden heroinazale batzuen itxaronaldia erakusten baitu. Gasteizen eta Donostian, Begoña del Teso zinema-kritikaria arduratuko da aurkezpenaz.

Halaber, The Last Waltz -El último vals- (1978) dokumentala eskainiko da emanaldi berezi gisa. Lan horretan, Martin Scorsesek The Band taldearen azken kontzertuak filmatu zituen, zeinetan azken hamarkadetako rockaren figura ezagun askok parte hartu baitzuten: Bob Dylan, Van Morrison, Neil Young, Joni Mitchell, Neil Diamond, Eric Clapton, etab. Eduardo Ranedo musika-kritikariak aurkeztuko ditu Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko saioak.

Film guztiak uztailean proiektatuko dira Artium Museoan (Gasteiz), Tabakaleran (Donostia) eta Golem Yamaguchin (Iruñea). Nafarroako hiriburuan sanferminen ostean hasiko da zikloa, eta abuztuaren 12ra arte luzatuko da. Bestalde, Le Sélect zinema-aretoetan (Donibane Lohizune), zikloa osatzen duten bost filmetatik lau emango dira: Kansas City (Robert Altman, 1996), Bird (Clint Eastwood, 1988), The Connection (Shirley Clarke, 1961) eta The Last Waltz (Martin Scorsese, 1978).

Sarrerak proiekzio-leku bakoitzeko leihatiletan eta webguneetan egongo dira salgai.

Ikusi zikloa

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.