2025/10/06
Joan den urtarrilean hasitako programa ikuspegi femenino eta feminista batetik hurbiltzen da zinemaren historiara, eta bere 130 urteak errepasatzen ditu garai eta jatorri guztietako emakume sortzaileek zuzendutako filmen bitartez.
Urriaren 8an jarraituko du Tabakaleran, Nosferatu programazioaren barruan, Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloak. Hirugarren hiruhileko honetako lehen filma Salaam Bombay! (1988) izango da, Mira Nair zinemagile indiarrak zuzendua.
Joan den urtarrilean hasitako programa ikuspegi femenino eta feminista batetik hurbiltzen da zinemaren historiara, eta bere 130 urteak errepasatzen ditu garai eta jatorri guztietako emakume sortzaileek zuzendutako filmen bitartez.
Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatutako zikloaren hirugarren eta azken hiruhilekoan, atzera begirako honetako beste hamar film proiektatuko dira, besteak beste, Jane Campion, Kathryn Bigelow, Isabel Coixet, Naomi Kawase eta Lucrecia Martel zinemagileek zuzenduak.
Ohi bezala, sarrerak hilero jarriko dira salgai Tabakaleraren webgunean, aurreko hilaren 15etik aurrera.
Zikloarekin batera bi libururen edizioa dugu, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine, Colección Nosferatuko 21. zenbakia, Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok koordinatua, urtarrilean kaleratu zen. Bigarrena, Dena egiteke dago, zinema tirokatu, Iratxe Fresnedak koordinatua, Nosferatu Bildumako 13. zenbakia, azaroan argitaratuko da.
Hirugarren hiruhilekoaren programazioa: